id
int64
1
117
question
stringlengths
28
678
answer
stringlengths
80
4.06k
101
Zalantza sortu zait: 'azterketak ordu eta erdi iraungo du' ala 'azterketak ordu bat eta erdi iraungo du'?
Guztiz normala da ordu eta erdi egitura. Esaterako, Ereduzko Prosa Gaur corpusean, 246 aldiz ageri da. Euskaltzaindiaren Hiztegian, bi adibide hauek daude: "Ordu eta erdi irauten duen emanaldia" (iraun sarrera), "Ordu eta erdi irauten zuela" (ordu sarrera). Eta Orotariko Euskal Hiztegian ere bada adibiderik: "Bear zan baino ordu eta erdi lenagotik".Ordu bat eta erdi, berriz, oso bakan erabili izan da, guk eskura ditugun corpusetan, behintzat: Ereduzko Prosan, lau aldiz baino ez (hiru aldiz Herria-n, eta behin Itxaro Bordaren Zeruetako erresuma liburuan); Lexikoaren Behatokian, hiru aldiz (BERRIAn bi adibide, Allande Sokarrosek eta Irene Arrizurietak idatziak, eta ETBren webgunean bat). Orotarikoan ez dugu bat bera ere aurkitu.Beraz, badirudi gutxi erabili izan dela ordu bat eta erdi, eta batez ere ekialdeko hizkerei dagokiela. Hori ikusirik, BERRIAn ordu eta erdi erabiltzen segituko dugu, tradizioan egin ohi den bezala, baina jakinik Iparraldeko testuetan baduela bere tokitxoa ordu bat eta erdi formak ere.
102
Gero eta gehiago ikusten dut 'parekide' eta 'parekidetasun', gehienetan udal arloko lanpostuetan eta sailetan. Zein da horren oinarria? Zuzena da? Ez da nahasgarria batzuek 'berdintasuna' erabiltzea eta beste batzuek ez? Mila esker.
Testuinguru batzuetan, behintzat, bi kontzeptu bereiz dira parekidetasuna eta berdintasuna (es: paridad, igualdad; fr: parité, égalité; en: parity, equality). Elkarrekin zerikusia izanagatik, zeinek bere ñabardurak ditu.Parekide eta parekidetasun hitzak, askotan, ordezkari edo kide kopuruaz mintzatzeko erabiltzen dira. Hala izaten da, esaterako, batzorde parekideak aipatzen direnean: halakoetan, parte hartzen duten alde guztiek kide kopuru bera izaten dute.Orobat, demokrazia parekidea deiturikoan, orekatua da gizon-emakumeen ordezkaritza eta parte hartze politikoa: ez gizonak eta ez emakumeak ez dira ordezkarien %60 baino gehiago (es: democracia paritaria; fr: démocratie paritaire; en: parity democracy).Kontzeptu horiek euskaraz emateko, parekide eta parekidetasun erabiltzen dira, besteak beste, eta Hiztegi Batuan sartuak daude biak. Nolanahi ere, hitzon osaera nahiko eztabaidagarria da, eta, horregatik, paritario eta parekotasun ere asko erabiltzen dira. Esaterako, Zehazki hiztegian, parekide, paritario eta parekotasun ageri dira; Elhuyarrek, berriz, bi bikoteak ematen ditu (paritario eta parekotasun; parekide eta parekidetasun), eta Euskaltermek nahiago ditu paritario eta parekotasun (hauteskunde-parekotasun sarreran, adibidez).
103
Kaixo! 'Auzitegi' sarreran, auzitegien zerrenda ematen duzuen horretan, batetik 'Frantziako Auzitegi Gorena' eta, bestetik, 'Frantziako Kasazio Auzitegia' ematen duzue. Jakin dudanez, Frantziako Auzitegi Gorenik ez dago eta Kasazio Auzitegia izango litzateke horren parekoa. Baina zuen zerrendan ez dira sinonimo moduan agertzen, ezta? Ea argitzen didazuen. Eskerrik asko.
Bai, arrazoi duzu: Frantzian, Kasazio Auzitegia da auzitegi gorena (fr: cour de cassation). Gure zerrendak bi auzitegi direla ulertzeko bidea ematen zuenez, moldatu egin dugu, gaizki-ulerturik izan ez dadin. Mila esker estilo liburua hobetzen laguntzeagatik!
104
Kaixo! Nola deituko genioke New York-eko biztanle bati? Hau da, nola erabiliko genuke euskaraz gaztelerazko 'neoyorquino' hitza? Erantzunaren zain egongo gara. Aldez aurretik, eskerrik asko.
Euskaltzaindiak oraindik ez du erabaki zein izango den New Yorkekoak izendatzeko herritar izena. BERRIAn, newyorktar erabiltzen dugu, hori delakoan forma erregularra. Dena dela, askotan aski da New Yorkeko.Hona hemen newyorktar hitzaren testigantza batzuk:Newyorktar lagun batzuk itaundu nituen [...] (Iñaki Zabaleta, 110. Street-eko geltokia, 190. or.)[...] eta newyorktarrak listu egin zidan bozgorailu batetik [...] (Aingeru Epaltza, Rock'n'roll, 292. or.)Jakina, ez Eric Gonzalezek, ez beste newyortarrek ez dakite [...] (Gotzon Garate, Zakurra, zeure laguna, 2002. or.)
105
Egun on. Etorkin batek delitu bat eginez gero tituluan haren nazionalitatea zehaztea egokia litzateke? Zuek zein jarraibide ematen diguzue? Aldez aurretik, eskerrik asko.
BERRIAn, tituluetan ez dugu aipatzen (ustezko) delitugileen nazionalitatea, zein-nahi ere den: berdin jokatzen dugu beti, aipatua Euskal Herrian jaioa izan nahiz kanpotik etorria izan. Gai honi dagokionez, hauxe zehaztu dugu gure estilo liburuan, Deontologia ataleko Bereizkeriarik gabeko tratamendua epigrafean:Protagonisten etnia, erlijioa, jatorria eta kultura ez dira aipatuko informazioetan, non eta ez den ezinbestekoa albistea ulertzeko.Etorkinek ez dute talde homogeneorik osatzen. Beraz, estereotipoak eta topikoak saihestu beharra dago. Hala, esaterako, ezin da identifikatu jatorri, etnia edo erlijio jakin bat jarrera fundamentalistekin, delituarekin edo gizarte arazoekin.
106
Kaixo! BERRIAren estilo liburuaren arabera, Lasarte-Oriako biztanleei erreferentzia egiteko 'lasartetar' erabili behar da. Hala ere, zenbait artikulutan 'lasartear' hitza erabiltzen da. Zein litzateke era zuzena? Mila esker.
Oraintxe konturatu gara, zure galderari esker, Lasarte-Oria sarrera behar bezala eguneratu gabe genuela. Izan ere, Lasarte-Oriako biztanleak lasartearrak dira, Euskaltzaindiak tradizioa aztertu eta gero azaldu duenez.Hona hemen lasartear formaren bi testigantza, biak ere Euzko Gogoa aldizkarian argitaratuak eta Orotariko Euskal Hiztegiko adibideetan jasoak:Lasartear tolesgabe edo inoxenteak. (Euzko Gogoa, 1957)Gure Ama Birjiña Errukitsuari lasartearrak egiten genizkan Bederatziurren oneraspentsuak. (Euzko Gogoa, 1957)Beraz, lasartetar, izatekotan, Lasarte deituradunak izango dira, Lasarte familiakoak, baina ez Lasarte-Oriakoak.Mila esker, estilo liburua hobetzen laguntzeagatik!
107
Arratsalde on! Bosnia eta Herzegovinako jatorrizko herrietako bat, bertako musulmanak alegia, 'bosniaco' hitzez da ezaguna gazteleraz. BERRIAren estilo liburuan ikusi dudanez, euskaraz 'bosniak' esanen genioke horri. Baina nola deklinatzen da? Hau da, pluralezko forma 'bosniak' ala 'bosniakak' da? Adibidez: 'Bosniak gehiengoa dira Bosnia eta Herzegovinan' ala 'Bosniakak gehiengoa dira Bosnia eta Herzegovinan'?
Jatorrizko hitza, bosnierazkoa, Bošnjak da; ingelesezkoa, Bosniak; frantsesezkoa, Bosniaque; alemanezkoa, Bosniake. BERRIAn, bosniak hitza erabiltzen dugu herri hori izendatzeko, eta, beraz, pluralean deklinatu behar dugunean, bosniakak idazten dugu: Bosniakak gehiengoa dira Bosnia eta Herzegovinan.
108
Egun on, BERRIAko lagunak. Plaza eder honetatik ematen diguzuen aukera probestuta, zalantzatxo bat. Laudioko uholdeen 30. urteurrena dela eta, dokumental bat prestatzen gabiltza 'aiaraldea.com' webgunean, eta 'Laudio 1983: Ur eta elkartasun oldea' izendatzea pentsatu dugu, baina zalantza sortu zaigu 'oldea' horren erabilpenarekin... Egokia den esaterik bai? Eskerrik asko.
Gure ustez, ezin egokiagoa da zuek asmaturiko izenburua. Hiztegi Batuan eta Euskaltzaindiaren Hiztegian, oraindik ez dute jaso olde hitzaren adiera hori, baina Orotariko Euskal Hiztegian ageri da:2 olde (VocBN A; Lh)."Grande masse de. Hur olde handian, Noe eta haren familia salbatu ziren arkhan" VocBN. "Invasion. Ur-olde, déluge, inondation. Soldado-olde, invasion militaire" Lh. Apenas lo encontramos fuera de uholde. Gibel olde bat izan zen ipuinaren alde. "A wave of reaction". Mde Pr 88. Nere miñ-oldearen oiartzun trixteak / ez dituzte entzungo Tajoko ondarrek. "De tanta confusión". Berron Kijote 154Gaur egungo hainbat idazlek ere erabiltzen dute olde adiera horrekin, Ereduzko Prosa Gaur corpusean ikusten denez. Hona hemen etsenplu batzuk:Higitzen hasi zenean, Edmeak zakuak eskuratu zituen eta jende oldeak bultzaturik abiatu zen, hinki-hanka. (Itxaro Borda, Zeruetako erresuma, 272. or.)Izan ere, gogo biziko jendeak, bere soilean bakartzera egiten baitu, eta gogo ahul eta zurikoak, jende oldearen zurrunbiloan bere burura babestera. (Patziku Perurena, Trapuan pupua, 292. or.)Hondoa jotako aitoren seme, zimarkun eta urre-bilatzailezko jende olde bat lehorreratu zen Potomak-eko urertzean, eta oholezko txabolak eraiki zituzten. (Marcel Schwob, Bizi alegiazkoak, 121. or., Juan Garziak itzulia)
109
Abuztu honetan barra-barra entzun eta irakurri ditugu bi hauen antzeko albisteak: "Jone Artolaren txupinera izendapena bertan behera utzi du Bilboko epaitegi batek", "Txupinero izan berri da Solabarria, Barakaldoko jaietan (Bizkaia), eta hori ere salatu dute PPkoek". 'Txupinero' / 'txupinera' genero-bereizketa, gaztelania ere badakigunontzat erosoa bada ere, zuzena da euskaraz? Dultzaina jotzen duen neska, 'dultzaina-jotzailea' izateaz gain, 'dultzainera' ere bada? Eskerrik asko egiten duzuen lan bikainagatik.
Eskerrik asko zuri!Egia da euskarazko izenek eta izenondoek, oro har, ez dutela genero gramatikalik. Nolanahi ere, badira salbuespen gutxi batzuk: batetik, hizkera batzuen tradizioan -sa edo -na atzizkia duten hitzak (alarguntsa, artzaintsa...; lehengusina); bestetik, lagunarteko hizkeran erabiltzen diren hitz gutxi batzuk, hala nola -era /-ero atzizkiaz sorturiko hauek: gezurtera / gezurtero, kantinera, parrandera / parrandero.Hiztegi Batuan sartuak daude bai kantinera eta bai parrandera / parrandero. Gure ustez, txupinera eta txupinero multzo horretakoak dira, eta horregatik erabiltzen ditugu beren hartan.Horrek ez du esan nahi, jakina, zilegi denik beste hizkuntza bateko genero markak ekartzea euskarara, modu sistematikoan; izan ere, fenomeno horren hedadura mugatua da oso, eta, BERRIAren ustez, dultzainera erabiltzen hastea zentzugabea litzateke, ez baitu inolako tradiziorik eta euskararen ezaugarri orokorren kontra sortuko bailitzateke, horretarako komunikazio premiarik izan gabe.
110
'Erriberri', 'Olite' (eta antzeko kasuak). BERRIAk berdin onartzen ditu biak? Ala 'Erriberri' hobesten du? Eskerrik asko erantzuteagatik, eta halako tresna zoragarria erabiltzaile eta BERRIAlagun guztion esku jartzeagatik.
Mila esker zuri, BERRIAlagun izateagatik! BERRIAk Erriberri erabiltzen du, hori baita herri horren euskal izena, Euskaltzaindiak Nafarroako udal izendegian dioenez. Herri izenei dagokienez, BERRIAk Euskaltzaindiaren arauei erreparatzen die, eta hark arauturiko formak erabiltzen ditu, normalizazioan eta estandarizazioan lagundu nahian.
111
Konpainiaz eta konpainiez egin nahi nizueke galdera. Euskaraz (edo BERRIAn, behintzat), unean-unean lagun egiten dizunaren 'konpainia noble' hori al da soilik onartzekoa, ala xoxak lortzea beste xederik ez duten beste 'konpainia' handi horiek ere zilegi dira? Ikusi dut 'aire konpainia'-eta sartuak daudela estilo liburuan, baina gainerako sektoreetakoak izendatzeko ere erabil al daiteke?
Konpainiak mota askotakoak dira, bai; batzuk, sos bila dabiltzan horiek. Euskaltzaindiaren Hiztegian, konpainia hitza ageri da, bi adierarekin: lagunartea, batetik, eta kapitain baten agindupean dagoen gudari taldea, bestetik. Ekonomia arlokorik ez, beraz. Hiztegi Batuan, berriz, bada enpresa adierakorik: aire-konpainia edo aire konpainia azpisarrera.Orotarikoan, laugarren adieran hau da definizioa: Compañía, sociedad mercantil.Zehazki eta Elhuyar hiztegietan ere ageri da enpresa adierazteko, baita Euskalterm terminologia datu-basean ere.Gainera, nazioarteko hitza da (compañía, compagnie, company). Beraz, hori guztia kontuan harturik, BERRIAn ez dugu arazorik konpainia hitza horrela erabiltzeko. Nolanahi ere, erdarazko compañía, compagnie, company guztiak ez dira konpainia ezinbestean; compañía de seguros / compagnie d'assurance, esaterako, aseguru etxe esan ohi da euskaraz, konpainia hitza erabili gabe.
112
Azkenaldian gero eta gehiago entzun eta irakurtzen ari naiz 'euren'. Mendebaldeko forma zela uste nuen, baina BERRIAn ere irakurri dut Azpeitiko berri batean. Ez da orokorragoa eta oro har erabili beharrekoa 'beren'?
Bietatik gehien hedaturikoa beren da, bai, eta euren mendebaldean erabiltzen da nagusiki. Horrek ez du esan nahi, ordea, euren euskara batuan erabili behar ez denik: beren bezain batua da, eta beren hizkerakoa dutenek behar adina erabil dezakete BERRIAn.Euskaltzaindiaren Hiztegian hauxe da eurak sarrera (256 or.):eurak 1 izord. pl. Haiek berak. Eurak etorri dira. Eurek egin dute. Eurei dagokienez. Euren arimaren galbidea. Eurena izango da Zeruetako erreinua. Euretariko batek. 2 izord. pl. (Izen baten eskuinean). Berak. Ondasunak eurak baino gehiago balio duena. Horiek eurak dira garbitasuna gordetzeko egokienak. Orotariko Euskal Hiztegiak informazio hau ematen digu euren hitzaren erabilerari buruz:euren (G-nav ap. A; Dv, H), eren (G-nav ap. A), euraen, euran.Su (de ellos). "Leur, le leur" H. v. beren. Tr. Documentado desde Lazarraga; es de uso general en vizcaíno, en la forma euren. Los autores guipuzcoanos (Ubillos, Guerrico, Aguirre de Asteasu, Apaolaza y Zaitegi) emplean eren hasta mediados del siglo XIX; hasta esa fecha sólo hay euren en Larramendi. A partir de Iztueta se generaliza euren (A.M. Zabala, Xenpelar, Apaolaza, D. Agirre, Jautarkol, Orixe, Zaitegi, Etxaide, Ibiñagabeitia, Gaztelu, Anduaga, Lasa). Encontramos además heren en el suletino Casenave.Euren eskuetan ekarten arko bana. Lazarraga 1153r. Alan jaso egien euraen kaltetzat. "Su daño". (Escrituras de Andramendi). TAV 3.2.9, 159 (ib. 160 euren). Gipuzkoan goraturik / mendiak euren gañean, / bera ikusteko luzatzen / zuten lepo gogorra. Lar Gram 384. Heren burutik asmatu ta heren eskuakin egin zituen zurezko [...] idoloai. Ub 37 (197 eren). Enzun egiezuz nekazareai [sic] euren esakuneak. Mg PAb 199. Eren buruaren jabe izanduaz. Añ CatAN 66. Eren buruak ezagutu eta eren argaltasuna ikusirik humillatu zitezen. Gco II 24. Gogortuak, sorrak eta gorrak iltzen dira eren bekatuan. AA I 462. Ezagun zuten eren arpegietan, biotzak negarrez zeuzkatela. Apaol 51. Gizon danak gura dabe euren biotzak eskatzen deutsen gozamena. Ag AL 47. Eta jaurti eben euren ondotik. Altuna 99. Gixaxo andi aek, ezeren jabe ez izateko, euren buruen jabe be etziran. Eguzk GizAuz 10. Ez dabiltzala legegabe ta ajolagabe nunaitik eren aisara. TAg Uzt 251. Aizpa berriak euren arteko adiskidetasuna yarei-eziñezko biurtu zuten. Etxde JJ 228. Ipiñeburutarrak, euran biotzak pozez ganezka zituezala, ta euren arrotasuntxoa barruen gorde eziñik, obispoaren ordezkariaren eskuetan itxi eudiezan. Akes Ipiñ 16. Baserritarrak jarrita zeukaten lege bat eren artean. And AUzta 37. v. tbn. Vill in Gand Elorri 11. Heren ondotik / dütügü bortiak kurritü. Casve SGrazi52 (v. tbn. 110).
113
Gaztelerazko 'copago' hitzaren ordaina ote da 'berrordainketa'? 'Repago'-rena gehiago dirudi...
Erabat ados. BERRIAk, inoren esanetan copago itzuli behar duenean, ez du ez berrordainketa eta ez berrordaindu erabiltzen, baizik eta ordainketa partekatua. Besterik da, ordea, batzuek copago deitzen duten hori zer den egiaz BERRIAren ustez: repago bat, alegia, berriz ordaintzea edo berrordaintzea.Horregatik, sarrera hauek ditugu hiztegian:kopago 1* e. berriro pagatu / ordaindu, birpagatu, berrordaindu. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da birpagatuko medikuarengana joateagatik.kopago 2* e. ordainketa partekatua. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.ordainketa partekatua, -a (ordainkidetza*, kopago*).
114
Azkenaldian, ingelesezko 'coach', 'coacher' eta 'coaching' terminoak bolo-bolo dabiltza han-hemen, baita gurean ere. Nola eman beharko genituzke? Itzuli, edo maileguan hartu? Mila esker!
Kiroletan, aski dira entrenatu, entrenatzaile, entrenamendu... Bestela, gure testuetan behintzat, gehienetan ondo egokitzen dira trebatu, trebatzaile eta trebakuntza. Coach, gainera, aholkulari ere izan liteke... Onena, testuingurua kontuan hartuta erabakitzea.
115
'Mercosur' hitza deklinatzean, 'r'-a bikoiztea komeni da? Adibidez, '-eko' atzizkia gehitzekotan, zein da egokiena? 'Mercosureko', 'Mercosurreko', 'Mercosur-eko'?
Horrelakoetan, r letra bikoiztu egiten da; esaterako, Eibarren esaten dugunean bikoizten den bezala. Beraz, Mercosurreko erabiltzen da. BERRIAn, ez genuke marratxoz idatziko, ezta lehen aipamenean ere, Mercosur izena aski ezaguna delakoan. Nolanahi ere, lehen agerraldian marratxoa jartzea argigarria izan liteke hitza oso ezaguna ez denean, irakurleak garbi jakin dezan zein den hitza eta non hasten den deklinabide atzizkia.
116
Gipuzkoako Kutxak, Realak datorren denboraldian Europan jokatu behar duela eta, 'Txampions' hitzarekin kanpaina bat abiatu du. Baina nola litzateke izen zuzena? 'Txampions' edo 'Txanpions'? Zorionak webgunearengatik, bikaina da.
Mila esker, Lourdes. BERRIAn, Champions League adierazteko, Txapeldunen Liga erabiltzen dugu. Zaila iruditzen zaigu champions ingelesezkoa egokitzea; egokitzekotan, tx-z eta n-z idatzi beharko litzateke, baina plurala zein litzateke? 'Txanpionsak'? 'Txanpionak'? Betiko txapeldunak nahiago.
117
Nola esaten da: 'erasotu' edo 'eraso'?
Bi modu daude hori esateko: 'eraso' (eta ez *'erasotu') eta 'eraso egin'. Bietan, 'nor-nori-nork' da erregimena. Horrek esan nahi du esaldiak honela osatzen direla:Gogor eraso zion aurkariari.Haurrari eraso egin ziola aitortu du.